viernes, 16 de septiembre de 2016



1.UD. LARRIALDI PLANAK



1.1 LARRIALDI EGOERAK

Gure ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora laburrean, larrialdi-egoerak sor ditzakete pertsona asko arriskuan jar dezaketenak (uholdeak, erradiazio-ihesa...)




>Larrialdi egoerak 3 mailetan sailkatzen dira:


  • Larrialdi kolektiboa:
Egoera hauek zenbait biktima eragiten ditu edo zenbait pertsonen osotasuna (segurtasuna) arriskuan jartzen du.
Komunitateak dituen baliabideekin erantzun daiteke



*adib: produktu kimikoak daramatzan kamioi baten istripua larrialdi kolektiboa da, leherketa arriskua egon daitekeelako eta hodei toxiko bat sor daiteke

  • Hondamendia: 
Pertsona askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte materialak sortzen ditu.
Erantzun emateko baliabide osagarriak behar dira, baina sistema berak beregain har ditzake.

*adib: aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.

  • Katastrofea
Hondamendi bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte material ugari hasera batean.
Egoera denborarekin larritzen joaten da. kanpoko laguntza beharrezkoa da.



*adib: Haitiko lurrikara edo Tsunamiak


Esandako egoera hauei aurre egiteko edo erantzuteko, zenbait talde eta erakundeen parte-hartzea behar izaten da eta baliabide asko mugitu behar dira, baigiza-baliabideak eta bai baliabide-materialak.


Beharrezkoa parte-hartuko duten pertsonen artean koordinazioa egotea
Gertakaria gertatu ondoren, antolatzea eta koordinatzea ezinezkoa izango litzateke, horregatik agintariek aurrez aurretik larrialdi-planak lantzen dituzte.


  • Zer da larrialdi plana?
Pertsonak arrisku kolektibo larrian daudenean eta beraien segurtasuna eta bizitza jokoan daudenean, hauei erantzunak emateko sistema bat da.


ARIKETA:
BILATU EGUNKARIETAN EDO INTERNETEN LARRIALDI EGOERA DESBERDINEN ADIBIDEAK ETA SAILKA ITZAZU IKUSITAKO ERIZPIDEEN ARABERA.
GERO DENON ARTEAN ZUZENDUKO DITUGU.



1.2 BABES ZIBILA


Barneko ministerioaren babes zibilaren helburuak:

-AURREZ IKUSI, katastrofe edo arrisku kolektiboei
-BABESTU, bai pertsona eta ondasunak, egoera hauek gertatzen direnean
-BERRERAIKITZEA, gertakizuna izan den eremua



Babes zibilaren...
    Batzorde nazionala: Espainako estatua
   Autonomia erkidegoetako batzordeak: Autonomia bakoitzekoa


ARIKETA 1:


ZURE AUTONOMIAKO BATZORDEAK PRESTATZEN DITUEN LARRITASUN PLANEN BURUZKO INFORMAZIOA BILATU ETA EGIN TXOSTEN BAT.






1.3. LARRIALDI-PLANAK
      1.3.1. OINARRIZKO EDUKIAK:

                a) Aurreikuspena.                                                          b) Prebentzioa.
                c) Esku hartzea.                                                             d) Errehabilitazioa.
             

a) AURREIKUSPENA:

-Ze gertaera larri gerta daitezkeen kalkulatzen da
-Hori gertatzeko dagoen probabilitatea
-Ze kalte eragingo lukeen
-Zein baliabide dauden horri aurre egiteko


b) PREBENTZIOA:

-Prebentzio neurriak, eta gertatuko balitz ondorioak gutxitzeko neurri prebentiboak egiten dira.


c) ESKU-HARTZEA:

-Nola erantzun beharko litzatekeen zehazten du; erantzuteko beharrezkoak diren bai giza eta material baliabideak, talde bakoitzak nola erantzun beharko lukeen, ze koordinazio mekanismo ezarriko diren,...


d) ERREHABILITAZIOA:
-Eremua berreskuratzeko egin beharrekoa zehazten du.



★ KONTUAN IZAN!!
Larrialdi-planak EZ dira agiri itxiak, aldizka berrikusi eta eguneratu behar dira.

Gauzatuko balitz o balira, emaitza ebaluatu behar da, beharrezkoak diren hobekuntzak ezartzeko.


1.3.2 LARRIALDI-PLAN MOTAK


a) BABES ZIBILEKO PLANAK:

-Administrazio publikoak egindakoak
-Eremu geografiko zehatzak erantzungo ditu: udalaren planak, autonomikoa, estatala,...


b) AUTOBABESERAKO PLANAK:

-Enpresak, zentroak,... ( merkataritza-gune bat, jolas-parke bat…) landutako planak dira.
-Enpresa batek egindakoak dira baina Babes Zibilaren ildoak jarraituz.


ARIKETA 2 :
BILATU AZKEN URTEETAN GERTATUTAKO HONDAMENDI ETA KATASTROFEEN ADIBIDEAK



ARIKETA 3 :
EXPLIKATU ZEHATZ-MEHATZ ZERTAN DESDERDINTZEN DIRA BABES ZIBILEKO PLANAK ETA AUTOBABESERAKO PLANAK

  • BABES ZIBILEKO PLANAK:
                    -Plan Bereziak:
                         -Oinarrizko planak:
                                   Gerra egoerak
                                   Larrialdi nuklearra


                         -Plan bereziak:
                                  Uholdeak
                                  Baso suteak
                                  Lurrikarak
                                  Merkantzia arriskutsuen garraioa
                                  Sumendiak
                                  Substantzia arriskutsuak esku hartzen duten istripu larriak

                    -Lurraldeko Planak:
                                  Autonomikoak
                                  Supraautonomikoak
                                  Munizipalak
                                  Supramunizipalak






1.4.1. LURRALDEKO PLANAK

- Eremu zehatz batean gerta daitezken arrisku guztien aurrean egiten da.
- Gerta daitezkeen arrisku guztien baloraziotik abiatzen dira
- Jarduerak diseinatzen dituzte arriskua gertatuko balitz


*2 dira garrantzitsuenak: UDALEKOAK ETA AUTONOMIKOAK



       UDALEKO PLANAK
            - Udalaren eremuan mugatuta
            - Udal danak izatea ez da beharrezkoa (autonomi erkidegoak erabakitzen du)
            - ‘’Udaleko larrialditako oinarrizko plana” izendatzen da (PBEM plan basico de                                 emergencia municipal.




http://www.donostia.eus/info/ciudadano/planesalerta.nsf/fwHome?ReadForm&idioma=eus&id=A336670442424

-  Txomin eta Martuteneko bizilagun guztiei zuzendutako gomendioak
-  Elurrak 2014-15.
-  2014ko abenduaren 1etik 2015ko martxoaren 31ra arte egongo da indarrean.
-  Larrialdietarako deitu 112ra (Sos Deiak- Suhiltzaileak) edo 092 ra (Udaltzaingoak).


         PLAN AUTONOMIKOAK
                - Autonomia erkidego bateko lurraldea mugatzen duten planak dira
                - Autonomi erkidego danak behartuta larrialdi planak izatea
                - Babes Zibileko Batzorde Nazionalak homologatuko ditu

INDARREAN DAUDEN PLAN AUTONOMIKOAK:

★ Euskadi: LABI (izena du)
★ 18/11/1996: homologazio data


ARIKETA 4:
BILATU LABI BURUZKO INFORMAZIOA

http://www.interior.ejgv.euskadi.eus/r42-aecon01/eu/contenidos/informacion/planes_labi/eu_doc/labi.html

ARIKETA 5:
BILATU 17 AUTONOMI DESBERDINEN LURRADEKO PLANEN IZENAK ETA HOMOLOGAZIO DATAK
EGIN TAULA BAT


ANDALUCIA


PTAND

17-12-1998

BALEARES


--------------------------------------

--------------------------------------

ARAGON


PROCITER

04-12-1995


1.4.2 LARRIALDI PLAN BEREZIAK


- Arrisku zehatz batzuetarako diseinatzen dira
- Metodo zientifiko eta tekniko egokiak behar dira, ebaluatzeko eta tratatzeko


Bi plan berezi desberdin bereizten dira:
OINARRIZKO PLANAK
PLAN BEREZIAK


● OINARRIZKO PLANAK
- Gerra egoera
- Larrialdi nuklearra
Bi egoera hauetatik eratorritakoak
Estatuaren agintean daude




➢ Gerra egoeratik eratorritako arriskuak
Babes zibilaren planifikazioa:
- Populazioaren Autobabesa: biztanleari informazioa eman arrisku egoeran zer egin jakiteko, eraikuntzak babestu,...
- Alarma zerbitzua
- Babeslekuak: prestatu, hornitu…
- Biztanleriaren ebakuazioa
- Laguntza, erreskatea eta salbamendua


➢ Larrialdi nuklearraren arriskua
- Arrisku nuklearraren aurrean indarrean dagoen plana PLABEN izeneko da, Plan Basico de Emergencia Nuclear
- PLABENek erantzuna ematen du zentral nuklearraren kanpoan
- Zentral nuklearraren barruan beste plan batzuk dituzte indarrean
- PENBU, Garoñako zentral nuklearreko kanpoaldeko larrialdi plana


ARIKETA 6:
BILATU NON DAUDE INDARREAN HURRENGO PLANAK:

      PENBU
      PENCA
      PENGUA
      PENTA
      PENVA
      PENCRA



● PLAN BEREZIAK
- Hauek aurreikus daitezken larrialdiei aurre egiteko daude diseinatuta
- Behar izango luketen lurralde eremuetan ezarri behar dira
Gutxienez kasu hauetako:
Uholdeak,
baso-suteak,
lurrikarak,
sismoak,
sumendiak,
eta abar

Plan berezietan bereiz ditzakegu:
● AUTONOMIA ERKIDEGOKOAK
● ESTATUTOKOAK
Babes Zibilak ezarritako ildoak bete behar dituzte


ARIKETA 7:
SARTU ESTATUKO BABES ZIBILAKO WEB ORRIAN (WEB DE LA DIRECCION GENERAL DE PROTECCION CIVIL )


http://www.proteccioncivil.es/web/dgpcye/mercancias-peligrosas-planes-especiales
ETA BILATU ZERTAZ DATZATEN HURRENGO PLAN BEREZIAK, NONGO ETA ZERTARAKO DIRA ETA NOIZ IZAN DIRA HOMOLOGATUAK:

  • PROCIMER
  • MERBEPAL
  • PLATECA
  • TRANSCANT
  • MPCyL
  • PETCAM
  • TRANSCAT
  • TRANSCAEX
  • TRANSGAL
  • TRANSNA
  • PLAMERPA
  • TRANSMUR
  • SISMICAT
  • INUNCAT
  • INUNCyL
  • PRICAM
  • NUNCAEX
  • PLANINPA
  • INUNMUR

ARIKETA 8:
ZERTAN DESBERDINTZEN DIRA PLAN BEREZIAK ETA LURRALDEKO PLANAK?


ARIKETA 9:
ZER ESAN NAHI DU PLAN BAT ILDOA DELA?


ARIKETA 10:
BILATU INFORMAZIOA: ZURE AUTONOMI ERKIDEGOAN ZEIN PLAN BEREZI ETA LURRALDEKO PLANAK DAUDE.



ARIKETA 11:
LOKALIZATU MAPA BATEAN ESPAINAN DAUDEN ZENTRAL NUKLEARREN KOKAPENAK. ZURE USTEZ, ZERGATIK DIRA ESTATUKO KONPETENTZIAK?






1.5. AUTOBABESERAKO PLANAK
- Larrialdien aurrean (estadio bat, merkataritza-gunea,...)bete beharreko neurri prebentiboak dira.
- Plan hauek arriskuen:
- Identifikazioa
- Ebakuazioa
- Prebentzioa
- Babes neurriak… zehaztuko dituzte


         1.5.1 AUTOBABESERAKO PLANEN ARAUDIA
             - Autobabeserako Oinarrizko Araudiak (NBA: Norma Basica de Autoproteccion
               zehazten du :
                                          - Zein jardueretan izan behar duen autobabeserako plana
                                          - Nola burutu behar diren


           - Autonomia Erkidegoek bere eremuan dauden Autobabeserako Planen erregistroa
             izan behar dute


1.5.2 AUTOBABESERAKO PLANAK IZAN BEHAR DUTEN ZENBAIT JARDUERA
NBA-n jasotzen da zein jarduerek izan behar duten autobabeserako plana
Guk zenbait jarduera azpimarratuko ditugu:


● Ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak
Ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten leku, esparru eta instalazioak izan behar dute:
- 2000 pertsona edo gehiago sartzen diren barrunbe itxiak
- 2500 pertsona edo gehiagoko edukiera duten barrunbe itxi desmuntagarriak
- 20.000 pertsona edo gehiagoko edukiera duten estalperik gabeko guneak.
-
● Osasun jarduerak
- 200 ohe edo gehiago duten osasun-establezimenduetan edo 2000 pertsona baino gehiago dutenetan
-
● Irakaskuntza jarduerak
2000 pertsona edo gehiago duten pertsonetan eta bertan adimen-urritasuna edo urritasun-fisikoa duten pertsonak baldin badaude



● Zahar egoitzak
- Zahar egoitzak, eguneko egoitzak, urritasun fisiko,... orokorrean 100 pertsona edo gehiago badaude bere kabuz ezin dutenak atera.


- Beste jarduerak

  • KONTUAN IZAN!!!
Autobabeserako planak, zentro batek ohiko jarduerei zuzenduak daude.
Ohikoa ez den beste jarduera bat egiten bada:
- Beste segurtasun baliabide batzuk
- Osasun-laguntza bereziak jarri beharko dira
Adib: Futbol estadio batean kontzertu bat egiten bada, arrisku maximoa duen partidu bat jokatzen denean,...

ARIKETA 12:

ZEIN HELBURU DAUZKATE AUTOBABESEKO PLANAK? JARRI 5 ADIBIDE